delika2_slider1
delika2_slider2
delika2_slider3

delika2 gara, Shiitake (Letinula edodes) hazkuntzan eta merkaturatze prozesuan aritzen den euskal laborantza bakarra. Shiitake perretxiko zaporetsu, preziatu eta osasuntsua da.

Shiitake freskoa

Shiitake freskoa

Shiitakea zapore bizia eta atsegina duen onddoa da. Sukaldaritzan erabilera ugari izateaz gain, bere ezaugarri eta gure organismoari ematen dizkion onurei esker, oso produktu preziatua eta osansungarria da. Proba ezazu!

Autokultiboa

Autokultiboa

Jende askok Shiitakearen laborantza prozesuari buruz galdetu digu. “Autolaborantza kit-ak” eskuragarri ditugu zuek zuen kabuz saia zaitezten. Oinarrizko aholku batzuk jarraituz etxean onddo freskoak bildu ahal izango dituzue. Kontsulta iezaiguzu!!

Aginduak

Aginduak

Produktu ekologikoen dendak, jatetxeak eta kontsumo taldeak hornitzeaz gain, delika2-en produktuen zuzeneko salmenta ere egiten dugu. Galde iezaiguzu!!

Shiitake on bat

Shiitakearen benetako sekretua, kontsumitzailearengana ahalik eta freskoen iristea da, horretarako kontserbagarriak erabili gabe.

 

Horretarako hoberena, batzen diren momentutik egun asko ez igarotzea da eta hori da delika2-en seinuetako bat.

 Orain kalitatezko Shiitake bat aukeratzeko iradokizun batzuk emango dizkizuegu.

 

 Lehengo bistara perretxiko leun bat begiztatu behar dugu. Zimurtuta dagoen ziza batek batu zenetik denbora asko igaro dela adierazten du eta deshidratatzen hasi dela.

 

 Shiitakea marroi kolorekoa da, ale bakoitzak tonalitate desberdinak aurkezten ditu, normalean kanpoaldetik barrualderantz argituz doana. Ehundura oso mamitsua du, eta txapelak haragi gogorra izan behar du. Txapelean dituen eskama zurixka bereizgarriak, osorik helduko dira kontsumitzailearengana horiek kontuz maneiatuak izan badira. Txapelaren azpiko partea zabaltzen hasia egon behar du, lamina radial zuri eta estuak nabaritzen hasi direlarik.

 

 Hezetasun puntua egokia dela baieztatzea garrantzitsua da. Perretxikoak ur gehiegi badu, erraz ustelduko da. Shiitake fresko bat hiru astetan zehar eduki daiteke hozkailuan batu denetik, trapu heze batekin estaltzen badugu hobeto mantenduko da.

 

 Usainari begiratzen badiogu, Shiitake fresko batek usain neutroa izan behar du, baina sukaldatzen denean egur usain sakona bota behar du. Ez dira izaten freskoak kozinatu baino lehen usain gehiegi botatzen duten zizak.

Shiitakearen propietateak

Bere propietate sendagarrien artean, beraietako asko oraindik ikertzen ari direnak, frogaturik gelditu da sistema immunologikoa eta gure organismoa suspertzeko gaitasuna.

 

    • Odoleko azukre kopurua jaisten duenez, ezin hobea da diabetesa duten pertsonentzat.

 

    • Zirkulazio osasun arazoak ekiditen ditu.

 

    • Plaketa-batzea ekiditen du.

 

    • Kolesterol maila jaisten du, horren gibeleko metabolismoa azkartuz eta LDL kolesterola (“txarra”) HDL (“ona”) kolesterol bihurtzea bultzatzen du eritadedinari esker.

 

    • Tentsio arteriala gutxitzen du.

 

    • Nekea eta estresa saihesten ditu.

 

    • Neke kronikoaren sindromearen sintomak arintzen ditu.

 

    • Interferonaren ekoizpenaren bidez immunitate-sistema indartzen du.

 

    • Kantzerra prebenitzeko egokia da, dituen A, E eta C bitaminak, selenioa eta Lentinus-agatik.

 

    • Arnas gaixotasunak, gripea eta hotzeria saihesten ditu.

 

  • Hesteko gaitzak eta idorreria arintzen ditu, daukan fibra kopuru handia medio.
Guri buruz

delika2

Zuriñe eta Txemaren proiektu berria da. Nekazaritza ekologikoan interesatutako bi pertsona. Betiko nekazaritza izan da urteetan zehar gure familiaren bizitzeko modua. Beraz, gure familiak egun duen ustiaketari bira bat eman nahian, betiere ingurugiroa babestuz eta nekazaritza ekologikoa bultzatuz, 2014ko azaroan proiektu txiki hau hasi genuen produktu berezi honekin.

 

delika2-en Shiitakeak ekoizten ditugu. Ziurtagiri dun substratu ekologikoa, ur edangarria eta mimo asko jarrita, produktu ekologiko fresko eta osasuntsua eskaintzen dizuegu, kontsumitzeko prest datorrena.

 

delika2 Delika herriko Paul auzoan gaude, Arabako probintzian, Salbada mendilerro ikaragarriaren magalean.

delica
Produktuak
Shiitake Fresko Terrinak

Shiitake Fresko Terrinak

Shiitake gozoa eta osasuntsua sekula dastatu ez baduzu, formatu honetatik has zaitezke.

200g eta 400g-tako terrinak prest ditugu.

Shiitake Fresko Kutxak

Shiitake Fresko Kutxak

Terrinekin nahiko ez izatekotan 1kg eta 3kg-ko kutxak prest ditugu eskari handietarako.

Autokultibo

Autokultibo

Shiitake landatzearen esperientzia paregabeaz gozatu!

Gure etxean landatzeko kit-ekin eta pausu erraz batzuk jarraituz zure kabuz lor dezakezu.

Anima zaitez! Frogatu eta zure esperientzia kontaizu!

Kontaktua

KAIXO!

Eskariak egiteko edo gurekin hitzegiteko, kontaktu-inprimakia edo hurrengo informazioa erabil dezakezu.

  shiitake@delika2.com

  Tlf.: 652 749 700

  Bº Paúl, Delika, 01468 ARABA

Nombre (requerido)

Correo electrónico (requerido)

Telefono (requerido)

Asunto

Mensaje

bridgewplk